La Canadencaren greba

La Canadencaren greba (katalanez: Vaga de La Canadenca; gaztelaniaz: Huelga de la Canadiense) Barcelona Traction, Light and Power Company enpresako[1] Riegos y fuerzas del Ebro faktorian 1919ko otsailaren 5ean hasi zen greba orokor bat izan zen. Enpresari Kanadiarra izena ematen zitzaion, bere akzionista nagusia Canadian Bank of Commerce of Toronto zelako. Greba otsailaren 5ean hasi zen, baina 44 egunez luzatu zen, greba orokor bilakatuz. Bartzelona osoa eta Kataluniako industriaren %70 gelditzea lortu zuen[2].

Kataluniako eta Espainiako langile mugimenduaren gertakaririk arrakastatsuenen artean dago[3], eta CNT sindikatuaren garaipena izan zen. Greba amaituta soldatak hobetzea lortu zen, kaleratutako langileak berriro kontratatzea eta greban atxilotutako milaka langileren askatasuna. Baina gertakaririk garrantzitsuena zortzi orduko lanaldia erregulatzen zuen dekretua ezartzea izan zen. Askotan esan da Espainia izan zela munduan lehen herrialdea langileen eskubide hau legez onartzen zuena[4][5], baina ez da horrela.

  1. (Katalanez) Vilanova, Llorenç Sànchez i. (2001). Les Centrals hidroelèctriques de l'Ebre: Flix, Mequinensa, Riba-Roja. Marcombo ISBN 8426712983. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) Balcells, Albert. (1974). Cataluña contemporánea. Siglo XXI de España Editores ISBN 9788432301605. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  3. (Katalanez) vaga de La Canadenca | enciclopèdia.cat. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  4. (Katalanez) Franconetti, María Marín; Aparicio, Mireia Valverde; Ponti, Josep María Orduña. (2001). Introducció a la gestió de recursos humans. Editorial UOC, S.L. ISBN 9788484292401. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  5. BALCELLS, Alberto. (1968). EL SINDICALISMO EN BARCELONA. Nova Terra (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search